Hizkuntza-teknologietako informatikaria (Informático de tecnologías de la lengua)

Euskaltzaindia · España · España · Presencial · full_time · mid · 40.000–40.000 EUR

Publicada el 2026-07-20

Descripción de la oferta

Hizkuntza-teknologietako informatikaria (Informático de tecnologías de la lengua) en Euskaltzaindia. Hizkuntza-teknologietako informatikaria (Informático de tecnologías de la lengua)EuskaltzaindiaDonostia-San SebastiánPresencial01 julESKAINTZA Euskaltzaindiak informatika-ingeniari bat kontratatu nahi du hizkuntza-teknologia eta hizkuntza-baliabideen arloan lan egiteko. Langunea Euskaltzaindiaren Gipuzkoako ordezkaritzan izango du, Donostiako Luis Villasante Ikergunean, Almortza kalean. EGITEKOAK • Hizkuntza-baliabideen (corpusak, hiztegiak, datu-baseak, tresnak) azpiegitura teknologikoa diseinatu, garatu eta mantentzea. • Baliabideak sortzea edo egokitu eta integratzea hizkuntza teknologiak nahiz adimen artifiziala baliatuz. • Euskaltzaindiaren baliabideak oinarri teknologiko bateratu batera ekartzeko estrategia definitu eta gauzatzea (APIak eta zerbitzuak garatzea, besteak beste). BALDINTZAK • Titulazioa: ¿ Informatikako Ingeniaritzako gradua (konputazioko espezialitatea hobetsiko da), Adimen Artifizialeko Gradua edo baliokideak. ¿ Hizkuntza-teknologien inguruko prestakuntza baloratuko da (Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Masterra, Konputazio Ingeniaritza eta Sistema Adimentsuak Masterra edo antzekoak). ¿ Oro har, hizkuntzaren azterketaren ala adimen artifizialaren inguruko gradu edo master bat edukitzea hobetsiko da. • Ezagutza tekniko hauek kontuan hartuko dira: ¿ Programazioa, bereziki Pythonen. Beste lengoaia batzuen ezagutza ere baloratuko da (PHP, C/C++). ¿ Datu-baseak (SQL) eta datuen kudeaketa. ¿ Bertsio-kontroleko sistemak (Git). ¿ Testu- eta hizkuntza-datuetarako estandarrak: Unicode/UTF-8, XML eta JSON. TEI eta antzeko estandarrak baloratuko dira. ¿ Sistemen eta azpiegituren oinarriak: Linux ingurunea, edukiontziak (Docker) eta zerbitzarien oinarrizko administrazioa. ¿ Adimen artifizialeko tresnak eta hizkuntza-ereduak (LLM) erabiltzeko eta integratzeko gaitasuna, API bidez eta RAG gisako tekniken bidez. ¿ Ikasketa automatikoko tekniken ezagutza (Machine Leraning, Deep Learning...) ¿ Web-garapena: APIak eta oinarrizko frontend-a. ¿ Software-arkitektura eta sistemen integrazioko esperientzia. • Euskararekiko eta euskal kulturarekiko interesa eta sentsibilitatea. • Zeharkako gaitasunak: ¿ Autonomia, ekimena eta erantzukizuna. ¿ Ikuspegi estrategiko eta globala. ¿ Talde-lana eta diziplinarteko komunikazio-gaitasuna. ¿ Etengabe ikasteko jarrera. ¿ Esperientzia kontuan hartuko da. • Hizkuntza-gaitasuna: ¿ Euskara-maila ona izatea ezinbestekoa da. ¿ Ingelesaren ezagutza baloratu eta egiaztatuko da.Contrato indefinidoJornada completa40.000 € - 40.000 € Bruto/año

Skills

Fuente original: infojobs

Análisis JobHunter